XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ben ia sendatu zenean, eta sendagileak bi egun barru eskolara joateko moduan izango zela esan zionean, aitak Mitschek-tarren etxean izan zela esan zion.

@- Anna oso ondo dago eta goraintziak eman dizkit zuretzako.

- Anna ikusi al duzu? - Bai, bere aitarengana joan nintzen.

Agian Anna eta nire arteko kontuengatik joango zen, pentsatu zuen Benek beldur pixka batez.

- Herr Mitscheki lanen bat aurkitzen lagun ote niezaiokeen bururatu zitzaidan esan zuen aitak.

Gaizki zeukaten oso horrela, lantokiaren zain hainbeste denbora, beti alde batera eta bestera.

Eta horrelakoetan behar den pazientziarik ez zuen izan.

Ruhr arroko zenbait meategitara idatzi zuen eta haietako batek berehala has zitekeela erantzun zion.

Etxebizitza ere emango diote, gainera.

Asko gustatu zitzaidan bere jarrera.

Herr Mitschek nazkatu egin zen, berarekin gogoak emandakoa egiten zutelako.

Benek Annaz bakarrik pentsatzen zuen.

Anna badoa, pentsatzen zuen. Anna badoa.

- Anna ere joan egingo al da?- galdegin zion.

- Bai esan zuen aitak -. Pena da. Baina elkarri idatz diezaiokezue.

Ben horma aldera itzuli zen eta aita bere ondoan gelditu zen isilik.

Annak sorpresa bat prestatu zion.

Azkenik eskolara hasi zen lehenengo egunean garajeko atearen ondoan zegoen zain.

Amak bazekien baina ez zion ezertxo ere esan.

Benek ikusi zuenean, lasterka berarengana joan nahi izan zuen.

Gero poliki-poliki hurbildu zitzaion.

- Ekarri egin al zaituzte?- galdegin zion.